martes, 18 de enero de 2011

Desobedientziaz ibiltzen



Gaur egun desobedientzia zibila ikusmiran dago, Ondarroatarrak burutzen ari diren zergen ez ordaintzearen ondorioz. Gure herriak horrelako beste hainbat ekintza ezagutu ditu, oiartzun handiena izan duena, Lemoizen garaian Iberduerori egindako zergen ez ordaintzeak izan zen. 

Ildo hori hobeto ezagutzeko Desobedientziaz ibiltzen liburua tresna oso baliagarria dugu, Ekai Txapartegik idatzia eta Txalapartak editatua. Bertan Desobedientzia zibilaren filosofia eta historia azaldu, haren ekintzaile nagusien borrokak eta munduko hainbat txokotan garatu izan diren esperientzietaz ere solastuko da. Bertan azalduko den moduan Desobedientzia zibilaren funtsa "aingerua kartzelan" erakustean datza. 

Borroka molde hau inoiz ez dela oldarkorra izango, ez duela biolentzia erabiliko, ekintzak publikoak izango direla eta beti aurpegia eman behar dela azaltzen da. Beti lege bati zilegitasuna kentzeko erabiliko da, era kontziente batean eta jakinda lege hori edo beste bat urratuko dela, hura salatzeko. 

Horretaz mintzatuko zaigu idazlea liburu gomendagarri honetan. (Kirruli Kultur Elkarteko liburutegian eskuragarri duzue).

No hay comentarios:

Publicar un comentario