Mostrando entradas con la etiqueta euskera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskera. Mostrar todas las entradas

domingo, 30 de enero de 2011

Izan, egin, eragin. Euskal Herrian euskeraz


Euskal Herrian Euskarazek otsailaren 3rako, osteguna, erakundean 30. urteurrenaren harira egindako ”IZAN, EGIN, ERAGIN. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ” dokumentalaren aurkezpena prestatu du. Hitzordua 19.00etan Burtsa eraikinean. EHEk gonbitea luzatu nahi die euskalgintzan aritzen diren talde eta norbanako guztiei, eta orokorrean euskararekiko kezka duen orori, bertan parte hartzeko, bereziki ondoren izango diren zuzendariarekin solasaldian eta luntxean, euskara eta euskalgintzaren egoera eta erronken inguruan hausnaketa egiteko aukera paregabeak.
SINOPSIA:
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak 30 urte bete zituen 2009ko azaroaren 4an. Hamarkada hauetan asko izan dira EHEk Euskal Herri euskaldunaren bidean egin dituen gogoetak eta ekimenak; hainbat eta hainbat izan dira 1979an Lesakako zinema-areto batean zenbait euskaltzale bildu eta herria berreuskalduntzeko hautua herritik bertatik bultzatzeko borondate irmoz EHE sortzea erabaki zutenetik bidean emandako urratsak. Hala ere, bide hori ez du EHEk bakarrik egin, eta “IZAN, EGIN, ERAGIN. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ” dokumentalak, sortze garaitik gaurdainoko EHEko hainbat kideren bizipenak eta gogoetak jaso ez ezik, hauetan eta bide horretan bultza egin duten zenbait euskaltzalerenak ere jaso ditu; iragana gogoan hartuz, etorkizuneko erronkak marrazteko.
Euskaraz biziko den herriaren itsasora heltzeko errekaren parte diren ur tanta ugari biltzen dira, elkarrizketaz elkarrizketa esku artean duzun lan honetan. Kazetari, ekintzaile, irakasle, alkate, antzezle, herri mugimenduko kide, bertsolari… Ez daude bi ur tanta berdin, baina denek dute euskaraz biziko den herriaren alde izan, egin eta eragin.

martes, 25 de enero de 2011

Euskararen etsaia, euskararen "zaindari"

Jon Gomez Garai en sustatu.com
Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholkulari berria ezagutu nahi? Segi beldur gabe eta irakurri arretaz! Argazkian ikusten duzun gizona Jon Juaristi (1951) da, iragan ostiraletik, Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholkulari berria. Bada, utzidazu gizon honi eta bere karguaren izendatze soil horri, neure salaketatxoa egiten.
Juaristi jauna etakide ohia dugu (bai, ondo ulertu duzu, ETAko kide ohia). Harrigarriena ez da hori inolaz ere, baina.

Aitzitik, PPko kide izateko PSOEko militante izateari utzi zionak, horrela deskribatzen du bere burua: “me considero nacionalista español, a la derecha del Partido Popular” eta gaur egun, Espainiar Nazioaren Defentsarako sortutako Fundazioko Ohorezko Patronatuko kidea dugu Juaristi. Gainera, 1997 eta 2007 urteen artean Ermuko Foroko kide eta bultzatzaile izan zen.

Cervantes Institutuko eta “Biblioteca Nacional de España”-ko zuzendari ohia ere den lagun hau, ABC egunkari espainiarreko zutabegile izateaz gain, Hezkuntza Aholkularitzako Unibertsitate eta Ikerkuntzako zuzendari nagusia ere bada, Madrileko Autonomia Erkidegoan (Esperanza Aguirrerekin batera, alegia).

Hori gutxi balitz, eta horra nire salaketaren zioa, ondorengo aipuak nire gaurko protagonista den Jon Juaristi poeta eta politikariak egin ditu geure hizkuntzaren inguruan. Barkatuko nauzu ba, esandakoak espainolez idatziko ditut (segidan ulertuko duzu zergatia, noski). Honaxe:

El euskera no ha servido como vehículo cultural
El euskera, para mí, es un idioma del pasado
Obviamente las lenguas no matan, pero se mata en nombre del euskera
(Madrileko egunkari garrantzitsu bati aitortutakoak)

Jamás sobre esta tierra de cristianos / volveré a hablar vuestro ingrato euskera
(Bere poema batean idatzitakoa)

Ba beste barik, lagun, hauxe duzu Jon Juaristi jauna. Eta tipo hau da Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholkulari berria.

Egin kontu!

martes, 18 de enero de 2011

Santutxuko EHEk bere blog berria aurkeztu du



Santutxuko Euskal Herrian Euskarazek bloga estreinatu du iragan asteburuan. Bertan, EHEren ekimenen berri emateaz gain, bereziki Santutxu eta Bilbokoak, orokorrean euskara eta euskalgintzaren inguruko berriak, hausnarketak... irakurri ahal izango dira.

http://santutxukoeuskalherrianeuskaraz.wordpress.com/

Esaterako otsailaren 12an Donostian “Sasi guztien gainetik… euskaldun eta burujabe” lemapean egingo den manifestazio nazionalaren inguruko informazio eguneratua topatu ahal izango da: atxikimenduak, autobusak...

Bloga eguneratzen eta osatzen joango bada ere, dagoeneko atal batzuk badaude martxan, esaterako agenda. Besteak beste, Otsailaren 3an "Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz" dokumentalaren aurkezpena, solasaldia eta luntxa izango dira Bilbon (Burtsan 19etan).